Skip to content

Koparen grina emakumeek egina

Maiatzaren

10etik
12ra

Kopa

XLV. Erreginaren Kopak dagoeneko ezagutzen ditu final-laurdenetako lehen partidak.

 

Donostiako Aquariumean egindako zozketaren ondoren, ezagutzen ditugu maiatzaren 10ean txapelketako lehen egunean jokatuko diren lau partidak. Sailkatutako lau taldeak maiatzaren 11ko finalerdietara pasako dira eta irabazleek XLV Erreginaren Kopako finala jokatuko dute igandean (13etan).

FINAL LAURDENAK

KH-7 BM. GRANOLLERS VS ELDA PRESTIGIO
BALONMANO PORRIÑO VS CAJA RURAL AULA VALLADOLID
ATTICGO BM. ELCHE VS COSTA DEL SOL MÁLAGA
SUPER AMARA BERA BERA VS MECALIA ATLÉTICO GUARDÉS





super amara Bera Berako jokalariek aurreko edizioan Jose Maria Martin Carpena Pabiloian lortutako titulua defendatu nahi dute, iaz Costa del Sol Malagak antolatutako Kopa, alegia.

Kopa, faboritorik gabeko txapelketa

Kirol arloan zein arlo sozialean, Erreginaren Kopak baldintza guztiak ditu ekitaldi paregabe bihurtzeko.

Protagonisten kalitateaz gain, partidek egungo gizartean beharrezkoak diren balioak zabaltzen dituzte: esfortzua, inplikazioa, talde-lana, emozioa, motibazioa… eta zaleek bat datoz bere taldea irabazten ikusten, ikuskizun batean parte hartzen eta emakumeek eskubaloiarekiko duten grina partekatzen.

Donostiara etorriko diren zortzi taldeek denboraldiko bigarren titulua jarriko dute lehian. Hiru egunetan jokatzen den garaikur berezia da Kopa -48 ordu baino ez dira igarotzen lehen eta azken partiden artean-, beti hil ala biziko egoeran, ustekabeko iraulketak, baina denboraldiz denboraldi, klubek Kopa ezartzen dute denboraldiko lehentasunezko helburuen artean.

Azken zazpi edizioetan, super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak baino ez dute garaipena errepikatu. Hau da 2017.urtez geroztik, bost taldek lortu dute Kopako txapeldun izatea: Rocasa (2017), Gijón (2018), super amara Bera Bera (2019), Málaga (2020), Elche (2021), Málaga (2022) eta super amara Bera Bera (2023). Eta beste talde batzu finalera ere iritsi dira: KH7 BM Granollers, Mecalia Atlético Guardes, Aula Valladolid, Elche….

Azken finean, txapelketa erakargarria da faborito argirik ez duelako, non zerikusi gutxi duten taldeek denboraldian zehar ligan daramatzaten ibilbideek. Kopak sentimendu berezia sortzen du inplikatutako eragile guztiengan: jokalariak, teknikariak, klubetan erantzukizuna duten pertsonak, federazioak, erakundeak, komunikabideak eta zaleak. 2024ko maiatzaren 10etik 12ra, Illunbe eskubaloiaren epizentroa izango da erronka nagusi batekin, emakumeen kirolaren esparruan aldaketa eragitea.

KADETE KOPA

Koparen XLV edizioarekin batera, kadete mailako Kopa ere jokatuko da. Bertan, erkidego bereko taldeak elkarren aurka ez jokatzea da irizpidea. Horrela, A multzoa Mecalia Atlético Guardesek, Atticgo Elchek, Cavidel Aula Valladolid eta KH7 BM Granollersek osatzen dute, eta B multzoan, Balonmano Porriño, Elda Prestigio, Lacturale Bera Bera eta F. Unicaja Costa del Sol Málaga kokatu dira.

Kasu honetan, kadeteek bi partidako ligaxka jokatuko dute ostiralean, maiatzaren 10ean, beste bat larunbatean, guztiak Josean Gasca pabiloian eta multzo bakoitzeko lehen sailkatuek finalean neurtuko dituzte indarrak, igandean Illunben.

 

 

Ilunbeko Donostia Arena eta Josean Gasca kiroldegia izango dira Kopako bi eszenatokiak, eta hurbiltasuna – 800 metro eta hamar minutuko ibilaldia- aukera paregabea da gazteenek Kopak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko eta, era berean, Erreginaren Kopa jasangarria izan dadin.

Play Video