Skip to content

ERREGINAREN KOPAREN HELBURUA

Kopa Donostiarako itzuliko da 2024ean xede nagusi batekin, emakumeek eta emakumeentzat sortutako kirol-lehiaketarik onena izatea!

Lehiaketa hau ez da soilik kirol ekitaldi bat, eskubaloia eta emakumeen determinazioa kirol munduan nabarmendu eta ospatu nahi duen mugimendu bat baizik. Gure helburua da emakumeei agertoki bat eskaintzea, beste emakumeak inspiratu eta motibatu, eta etorkizuneko belaunaldiak ere bai.

Espazio seguru bat sortu nahi dugu, emakumeek beren lidergoa erabil dezaten kantxa barruan zein kanpoan. Gure lehiaketak emakumeek egiten duten kirolaren esparruan eta kiroletik kanpo dauden talentuen eta trebetasunen aniztasuna aitortzen du.

Garrantzitsua da kirol-arloan erreferente femeninoak ikusaraztea eta emakumeek baldintza eta aukera berdinetan parte hartzeko aukerak eskaintzea historikoki gizonak bakarrik protagonista izan diren diziplinetan. Kirol-lehiaketei ere emakumeei ikusgarritasuna emateak genero estereotipoak hausten laguntzen du, izan ere, emakumeen talentuak gizonezkoen aitortza eta errespetu bera merezi du.

Eszenatoki ezin hobea izango da emakumeek egiten duten kirolaren berdintasuna eta indarra sustatzeko. Fan Zone gunean puntu bioleta bat egongo da, bertan informazioa, prebentzioa eta asistentzia topatuz, genero ikuspegia duten haurrentzako jarduerak antolatuko dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz hausnartzeko ekintzak, edoskitze-aretoak, eremu seguruak eta abar. Horiek guztiak ekitaldi aparta bihurtuko dute maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburua.

Kirola maite duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu abentura handi honekin bat egitera eta emakumezkoen kirolaren egungo egoera ikusarazten laguntzen duen komunitate bateko kide izatera.

Koparen grina emakumeek egina

Inspiramos el cambio

Play Video