Skip to content

EGOITZA

Illunbera itzuliko da Eskubaloia

Donostiak Erreginaren Kopako azken fasea hartuko du berriro, XLV. edizioa, alegia. Illunbeko Donostia Arenak emakumezkoen eskubaloiko elite mailako zortzi talde elkartuko ditu 2024ko maiatzaren 10etik 12ra eta, 2022an bezala, kirol ikuskizun handi batez gozatzea eta kirolean emakumeen lidergoa bultzatzea dira errokak.

Beraz, Illunbe eskubaloiaren epizentroa izango da berriro, eta emozio anitzen lekuko, titulu preziatuenetako bat lortzeagatik jokalariek guztia emango dute. Eta horrez gain, harmailetan zaleen inplikazioa bermatuta dago, instalazioaren barruan zein kanpoaldean.

Zortzi taldeetatik batek bakarrik jasoko du garaikurra, baina 120 jokalari baino gehiagok pilatutako esperientziak gogoan izango dituzte. 2022an, dibertimenduaren sinonimoa izan zen Illunbe, ekitaldira hurbildu ziren pertsonak sentsazio gozoarekin geratu zirelako, bai kirol arloan, bai aisialdi arloan. Eta orain ere antzeko zerbait bizitzeko aukera izango dugu 2024ko maiatzean. Abian da erronka.

GARRAIO PUBLIKOA DBUS: DONOSTIA – GASCA – ILLUNBE

Illunbek lurpeko eta kanpoko aparkamentuak dituen arren, zaleek garraio publikoa erabiltzea da gomendagarriena.
DBus de hiriko autobus zerbitzua.

         Hiri erditik (Boulevard etobidea)

  • 28. zenbakia: Boulevard – Miramon (18’ erditik)
    – Gascan jaisteko: Anoeta / Igotzeko: Madrid Etorbidea 17
    – Illunbe jaisteko: Begiristain I / Igotzeko: Begiristain II


    Grosetik: (Galtzara Nagusia)

  • 17. zenbakia: Gros – Amara – Miramon (22’ Grosetik)
    – Gascan Jaisteko: Anoeta / Igotzeko: Madrid Etorbidea 17
    – Illunben jaisteko: Begiristain I / Igotzeko: Begiristain II

Lurralde ezberdin batera gonbidatzen zaitugu, txikia bezain bizia, non benetako esperientziak partekatu ahal izango dituzun zentzu guztietan eta adin guztiei zuzenduta.

Ezagutu gehiago Gipuzkoari buruz hemen

TOP_10_GIPUZKOA_FINAL
TURISMO_AKTIBOA
PRESTATU_ZURE_BIDAIA

DONOSTIA SAN SEBASTIÁN

Tamaina ertaineko hiri kosmopolita da (186.700 biztanle). Bere gastronomiagatik, hondartzengatik eta Parisen inspiratutako eraikinengatik nabarmentzen da.

Hirian aurki ditzakezun plan turistiko, gastronomiko eta kulturalengatik nabarmentzen da.

Ezagutu gehiago Donostiari buruz.

Play Video