500 Kopako abonu saldu dira dagoeneko

Eskubaloiko Erreginaren Koparen XLV edizioa hasteko hiru hilabete baino gehiago falta direnean, antolakuntzak 500 abonamendu saldu ditu dagoeneko, maiatzaren 10etik 12ra bitartean Illunbeko Donostia Arenan lehiaketaren hiru egunak bizitzeko aukera ematen duena.


Zalantzarik gabe, kopuru garrantzitsua da, publikoaren interesa erakusten duena eskubaloiko elitearen zortzi talde biltzen dituen ekitaldi honetan, emakumezkoen kirola eraldatzea bultzatu nahi duena.


Koparen edizio hau eszenatoki ezin hobea izango da emakumeen kirolaren berdintasuna eta indarra sustatzeko. Gainera, Fan Zone-aren barruan puntu bioleta bat egongo da, eta bertan zaleek informazioa, prebentzioa eta asistentzia eskura izango dute, genero-ikuspegia duten haurrentzako jarduerak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz hausnartzeko ekintzak, edoskitze-aretoak, eremu seguruak eta abar. Horiek guztiak ekitaldi paregabea bihurtuko dute maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan.


Final-laurdenak erabakitzeko 100 egun baino gutxiago falta direnean, Kopako azken faseak ikusmina sortzen jarraituko duela sumatzen da, gero eta handiagoa izango dena otsailean egingo den zozketan sortatutako kanporaketak jakin ostean.


Edizio horretako programa sozialaren zati bat da saldutako abonu bakoitzeko euro bat bideratuko dela Gautenara, Gipuzkoako autismo elkarteri, hain zuzen.
Hemen erosi dezakezu abonua: https://venta.copadelareina2024.com