Maiatzaren 10etik 12ra Donostian ospatuko den XLV Erreginaren Kopako azken faseko koadroa osatzeko falta diren sei taldeak urtarrilaren 17tik 24ra jokatuko diren kanporaketetatik aterako dira.

Horretarako ezarritako astebururako hiru kanporaketa bakarrik planifikatu dira eta hirurek data bera dute, urtarrilaren 20a, hain zuzen. Replasa Beti Onak-ek Conservas Orbe Rubensa Porriño hartuko du Atarrabiako Indurain Anaiak izeneko kiroldegian (18etan); Motive.co Gijónek Mecalia Atlético Guardesen aurka neurtuko ditu indarrak Gijongo La Arenan (19etan) eta Caja Rural Aula Valladolidek Lanzarotera bidaiatuko du Cicar Arrecife taldearen aurka jokatzeko (19,30etan).

Europako konpromisoak direla eta, Costa del Sol Malagak, Rocasa Gran Canariak eta Atticgo BM Elchek kanporaketa horren datak egokitu behar izan dituzte. Talde andaluziarra izango da kanporaketa hau irekiko duena Barakaldon, urtarrilaren 17an (asteazkena, 20,20etan), 2022an bezala, Lasesarren Zuazo Barakaldorekin izango da lehian. Alacantekoek eta Kanariek hurrengo asterako utzi dute. Atticgo BM Elche Oviedora joango da Lobas Global Atac taldearen aurka jokatzeko urtarrilaren 23an (19,30etan), eta Rocasak Elda Prestigio izango du aurkari urtarrilaren 24an (20etan).

Lehia guztiek interesa dute eta zalantza izpi sortzen du beti Kopak. Iaz zazpi metroko jaurtiketak ere egon ziren kanporaketa bat erabakitzeko. Badira Kopako azken fasera itzultzea amesten duten hainbat talde, besteak beste Caja Rural Aula Valladolid, iaz Logroñon penalti marra maltzurra izan zuena; Conservas Orbe BM Porriño, Malagako 2018ko ediziotik at daogena; edo Zuazo, 2019an Kopa antolatu zuenetik zortzi onenen artean sartu ez dena, eta zer esanik ez Elda Prestigio, 2011tik kanpo, edizio horretan finala jokatu zuena gainera. Replasa Beti Onak izan zen iragan denboraldiko lehen kanporaketan Alacanteko taldea kanporatu zuena. Nafarrak Rocasa ezustean harrapatzeko zorian egon ziren Atarrabian, eta aurten berriro saiatuko dira Porriñoren aurka. Rocasak, berriz, adi joan beharko du Eldara.

Koadroa osatu ondoren, zozketaren data zehaztuko da, ziurrenik, otsailean izango dena.

Recommended Posts